Gaurko saioan gimnastika erritmikoa, futbola, txakur krosa eta xarea izango ditugu hizpide. Tolosa CF-ko junior mailako Onintza Sukia, Ane Alustiza, Aitane Goikoetxea, Mara Herrera eta Ismene Agirre gimnastak; futboleko Tolosa CF-ko 1. Maila Nazionaleko Oihana Ugartemendia; txakur krosean aritzen den Sarah Ugarte; eta Joxi Lopetegi xarelaria izango dira protagonistak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?