Eguraldi iragarpena

Giro kaxkarrarekin jarraituko dugu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko abenduaren 12a

Goizean eta eguerdi-arratsaldeko lehen orduetan, nahiz euri pixka bat egin, lasaialditxo bat izango dugun arren, arratsalde erditik aurrera euri zaparrada mardulak eta ia etengabe izango ditugu.

Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera finkatuz eta indar handia hartuz. Termometroek gora egingo dute, maximoak 11-13⁰C bitartean errendituz.

Ostirala (abenduak 13)

Giro kaxkarrarekin hasiko da eguna baina orduek aurrera egin ahala hobetzen hasiko da. Goiza mendebaldeko haize oso zakarrarekin eta euri-kontuekin emango dugu. Euri zaparrada mardulak botako ditu oraindik ere. Eguerditik aurrera haizea lasaitzen hasiko da, hego-mendebaldetik finkatuko da eta euri zaparradak ahultzen eta gutxitzen joango dira, egun amaierarako erabat ateri geratuz. Termometroek koska pare bat gora egin eta 13-15⁰C bitartean joko dute goia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!