Eguraldi iragarpena

Giro kaxkarra bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko abenduaren 11

Goizean helduko den fronte batek euri zaparrada mardul xamarrak eta giro hotza utziko dizkigu. Euri gehien goiz erditik, arratsaldeko lehen orduak arte espero da, non zaparrada mardulak botako dituen.

Arratsalde erdi eta iluntzean askoz gutxiago botako du. Haizeak goizean hego-mendebaldetik ipar-mendebaldera egin eta termometroak dexente jeitsiko dira. Maximoak goizean emango dira 10-12⁰C bitartean, baina ondoren hoztu egingo du. Elur-maila 1000 metroren bueltan kokatuko da.

Osteguna (abenduak 12)

Giro kaxkarrarekin jarraituko dugu. Goizean eta eguerdi-arratsaldeko lehen orduetan, nahiz euri pixka bat egin, lasaialditxo bat izango dugun arren, arratsalde erditik aurrera euri zaparrada mardulak eta ia etengabe izango ditugu. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera finkatuz eta indar handia hartuz. Termometroek gora egingo dute, maximoak 11-13⁰C bitartean errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!