Eguraldi iragarpena

Giro triste eta bustia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko abenduaren 9a

Egun guztian zehar euria izango dugu. Zaparrada indartsuak ez dira izango, baina tartetako tarteka botako ditu. Tenperaturek behera egingo dute. Eguneko erdiko orduetan nekez gaindituko dute 10 gradutako langa. 

Bihar, eguraldiak dezente hobera egingo du. Eguerditik aurrera ostarte zabalak irekiko zaizkigu. Tenperaturek ere gora egingo dute, 14-16 gradutan kokatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!