Gaurko saioan pilota izango dugu protagonistetako bat, hainbat modalitatetan. Irurak xarearekin duen loturak 100 urte bete ditu eta hori ospatzeko egingo dituzten ekitaldien berri eman dute herriko eragileek. Bestalde, Eneko Maiz billabonatarra Super Prestige trinketeko txapelketari buruz ariko da. Pilota kontuekin bukatzeko, Miren Larrarte bidaniarrarekin ariko gara Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketaren inguruan, finalera iristea lortu baitu. Horrez gain igeriketa izango dugu hizpide, eta Nerea Pagola IKT Tolosaldea taldeko teknikariak Euskal Herriko Kopari buruz hitz egingo digu. Bukatzeko, Iraitz Arrospide maratoilari billabonatarrari egindako elkarrizketa entzungo dugu, Tokioko Olinpiar Jokoetarako gutxieneko marka lortu ondoren.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?