Gaurkoan ere hainbat kirol izango ditugu hizpide. Pilotarekin hasiko gara, asteburuan Binakako Pilota Txapelketa hasi baita. Ondoren, Eneko Gurrutxaga mendi duatloilariarekin egindako solasaldia entzungo dugu. Futbola ere izango dugu gaurko saioan, Zizurkilgo Danena taldearen berri izango baitugu Alex Chenlo bere entrenatzailearen bitartez. Saskibaloiak ere izango du bere tartea, Alegian aurtengo denboraldirako sortu den Elorri-Aldapa taldeari buruz hitz egin baitugu Joseba Karrerarekin. Saioa bukatzeko, larunbatean Tolosako Oargi elkartean egingo den Boulder Txapelketa izango dugu hizpide Ugaitz Mozorekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?