Eguraldi iragarpena

Giroa nahastu egingo zaigu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko azaroaren 28a

Hodeiak nagusituko dira egun osoz eta hodei hauek euria utziko digute. Goizean eta arratsalde erdira arte ezer gutxi botako du.

Zaparrada ahulak eta oso tartekatuak izango dira. Arratsalde erditik aurrera zaparradek indar gehiago hartuko dute eta maizago botako du. Haizeak goizean hegotik joko du, arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldetik finkatuz. Tenperaturak berriz ere 15-17 ⁰C bitartean kokatuko dira.

Ostirala (azaroak 29)

Eguraldi lasai izango dugu. Egunsentian euri tantaxkaren bat izango den arren, goizean bertan atertu eta ostarteak zabaltzen hasiko dira, eguerditik aurrera eta arratsaldean giro nahiko argia geratuz, nahiz eta, zerua erabat garbi ez den agertuko. Haizeak hego ukitua izango du goizean, arratsaldean hego-ekialdetik finkatuz. Termometroak beste egun batez antzeko balioetan mugituko dira, maximoak 15-17 ⁰C bitartean kokatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!