Eguraldi iragarpena

Giro epel eta lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko azaroaren 26a

Hego-haizeak indarra hartuko du eta horrekin termometroak are gehiago epelduko dira, eguneko erdiko orduetan maximoak 17-19 ⁰C bitartean kokatuz.

Zeruan erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko da. Hodei hauek ez dute bestelako ondoriorik utziko, nahiz eta, egun amaieran euri pixka bat izango den.

Asteazkena (azaroak 27)

Antzeko giroa. Berriz ere zeruan erdi eta goi-mailako hodei asko agertuko da. Hodeitza hau trinkoagoa izango da arratsalde partean, non orduan tantaxkaren bat edo beste izango den. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du, bizi eta arratsaldean mendebaldetik finkatuko da eta indarra galduko du. Tenperaturak koska pare bat jaitsi eta 15-17 ⁰C bitartean kokatuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!