Eguraldi iragarpena

Zertxobait hobetzera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko azaroaren 18a

Asteari euri kontuekin emango diogu hasiera baina orduek aurrera egin ahala eguraldiak hobetzeko joera hartuko du. 

Oraindik egun guztian zehar ipar mendebaldeko haizearekin ibiliko gara. Tarteka bizi joko du eta hodei dezente agertuko zaizkigu zeruan. Euri zaparradak txikiak izango dira baina oraindik bustitzen jarraituko du. Iluntze gau partean hego haizea sartuko zaigu eta erabat atertuko du, ostarteak zabalduz. Tenperatura maximoak gehienez 9-10 gradutara iritsiko dira eguneko erdiko orduetan. 

Biharkoan berriz goiza hotza izango da, 5 gradutik beherakoa. Ondoren, egun osoan zehar hego haizeak joko du, 12-13 gradutara iritsiz tenperaturak. Zeruan hodei asko ikusiko dugu, ostarte batzuk irekiko zaizkigun arren. Ateri egongo da. 

Etzi, eguraldi lasaiarekin jarraituko dugu baina hego haizeak indarra hartuko du egunaren bigarren zatian. Tenperaturek zertxobait behera egingo dute 11-12 gradutan kokatuz eguneko erdiko orduetan. Euritarako joerarik ez du hartuko. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!