Gaurko saioan pilota izango da minutu gehien hartuko duen gaia. Jon Ander Peñak promozioko Lau eta Erdiko txapelketa irabazi berri du eta berari egindako elkarrizketa entzungo dugu. Horrez gain igande honetan Jokin Altunak jokatuko du Ezkurdiaren aurka Lau eta Erdiko lehen mailako finala. Altunarekin berarekin, bere kuadrillako bi kiderekin, zein bere osabekin egindako elkarrizketak entzungo ditugu. Horrez gain, Lauburu Ibarrak areto futbolean eta Tolosa CF-k futbolean Errege Kopako kanporaketak izan dituzte aste honetan. Partiden amaieran jasotako erreakzioak entzungo ditugu. Bestetik, larunbatean egingo den Ikaztegietako Herri Krosa izango dugu hizpide, antolakuntzako parte den Xabat Ibargurenekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?