Irati Goikoetxeak Igartza beka irabazi du 'Herriak ez du barkatuko' nobela proiektuarekin. Urtebetean eramango duen idazkuntza prozesuaz galdetu diogu Letren Errepublikan. Gai gehiago ere landu ditugu irratsaioan: Larraulgo I. Mikro ipuin lehiaketaz aritu zaigu Nora Urbizu eta datorren asteazkenean bilduko den Galtzaundiren irakurle taldeaz Yurre Ugarte. Karlos Linazasorok poesia bat osatu digu eta Arantxa Zabala liburuzainak liburu bat gomendatu digu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?