Eguraldi iragarpena

Bustitik jarraituko du asteak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko azaroaren 11

Giro bustiarekin emango diogu hasiera asteari. Eguerditik aurrera haizeak ipar mendebaldeko ukitua hartzen duenean euri zaparradak ugaritu egingo dira. 

Azken orduetan berriz ere atertzeko joera hartuko dugu. Tenperatura maximoak zertxobait gora egingo dute, baina oraindik hotzak izaten jarraituko dute, 10-11 gradutan maximoak. 

Bihar ere eguraldi bustia izango dugu egun guztian zehar. Zaparradak ez dira oso indartsuak izango. Tenperaturak berriz ere 10-11 gradutatik pasa ezinik ibiliko dira. 

Etzi, goizean giro euritsua, zaparrada mardulekin. Arratsaldean gutxiago botako du eta egunaren amaieran giroa lasaitu egingo zaigu. Elur mailak behera egingo du, 1.000 metrotan kokatuz. Tenperaturek behera egingo dute, 9-10 gradutan mugituko direlarik eguneko erdiko orduetan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!