Eguraldi iragarpena

Giro motela gaurkoan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko urriaren 31

Ipar mendebaldeko haizea nagusituko zaigu egunaren gehienean, nahiz eta azken orduetan hego ukitua hartuko duen. 

Hodeiak nagusituko dira egun guztian zehar, batez ere goiz partean. Euri gehiena ere orduan botako du, nahiz eta zaparrada txikiak izan. Eguerditik aurrera atertzeko joera hartuko du eta egunaren amaieran ostarteak zabalduko zaizkigu. Tenperaturek behera egingo dute 17-19 gradutan kokatuz.

Biharkoan, giro nahasia izango dugu. Hego haizea ibiliko zaigu baina horrek ez du esan nahi eguraldi lasaia izango dugunik. Hegoaldetik hodei dezente sartuko zaizkigu eta euri zaparrada batzuk utziko dituzte, batez ere, egunaren bigarren zatian. Hego haize horren eraginez tenperaturek gora egingo dute, 20-22 gradutan errendituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!