Eguraldi iragarpena

Aldaketa txikiak eguraldian

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko urriaren 29a

Goiz partean giro nahiko lasaia izango dugu, nahiko argia, nahiz eta erdi eta goi mailako hodei batzuk ikusi. Arratsalde partean haizeak ipar ukitu bat hartzean hodei hauek ugaritu egingo zaizkigu.

Iluntzean lau tanta botatzeko arriskua egongo da. Tenperaturek behera egingo dute atzokoarekin alderatuz, 21-23 gradutan kokatuz. 

Biharkoan oraindik ere giro nahiko motelarekin jarraituko dugu. Hodeiak nagusituko dira eta zerua zikin xamarra agertuko zaigu. Hala ere iluntzera arte ez da euririk egiterik espero. Egunaren amaieran, frontexka bat gerturatzearekin batera hodei hauek trinkotu eta euri pixka bat botako du. Tenperaturek antzeko balioetan mugituko dira, 20-22 gradutan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!