Eguraldi iragarpena

Eguraldi makurra

Ataria 2019ko urriaren 22a

Eguraldiak nabarmen egingo du okerrera gaurkoan. Goiz partean oraindik giro nahiko lasaia izango dugu, baina eguerditik aurrera haizeak ipar ukitua hartzen duenean euritara joko du eta nabarmen egingo du okerrera.

Zaparrada mardulak botako ditu arratsaldetik aurrera eta litro dezente utziko ditu. Eguraldi makurra izango da egunaren bigarren zatian. Tenperaturek atzokoarekin alderatuz behera egingo dute eta gehienez jota 15 gradura iritsiko dira. 

Biharkoan zaparradak izango dira, nahiz eta ahulagoak. Hala eta guztiz ere litro asko pilatuko zaizkigu. Haizeak goiz partean eta eguerdira bitarte ipar ukitua izango du. Arratsalde partean hego mendebaldetik finkatuko da, baina, hala ere eguraldiak ez du sosegatzeko itxurarik hartuko. Tenperaturak 13-15 gradu bitartean ibiliko dira, hotz punttu batekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!