(H)ari naizela

Mikel Artola: "Inguruko guztiak ongi ari direla iruditzen zait, eta ni ez"

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2019ko urriaren 11

Alegiarrarekin aztertu dugu Lasarte-Oriako saioa.

Mikel Artolarekin aztertu dugu Lasarte-Oriako bertso-saioa. Final-zortzireneko azken saioa jokatu da bertan eta alegiarra soilik izan da saio horretatik sailkatu dena.
 
Bere bertsoaldi gehienak entzun ditugu elkarrizketa eta elkarrizketa tartean. Amaieran saioko beste hainbat bertsoaldi entzun dira:
 
8N - Izagirre eta Aizpurua (1:01:50)
8T - Salegi eta Izagirre (1:08:05)
PE - Araiztegi (1:12:00)
PE - Izagirre (1:13:30)
PE - Aizpurua (1:15:05)
10T - Zelaia Izagirre (1:16:30)
Kartzela - Zelaia (1:21:30)
 
Irratsaioa amaierako abestia: Ahetzeko anderia (Letra: herrikoia; musika: Lauburu)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!