Uda garaiko giroa, bero handia tarteko

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko urriaren 11

Uda sasoiko eguraldia izango dugu gaurkoan. Hego haizea ibiliko zaigu goizean goizetik eta horrekin tenperatura maximoek dezente egingo dute gora; udazken sasoikoak baina udakoak izango ditugu.

Eguneko erdiko orduetan 25-27 gradutan errendituko dira tenperaturak, beraz, bero egingo du. Zerua garbiago agertuko da goizean eta arratsaldeko lehen orduetan, ondoren, hegoaldetik erdi eta goi mailako hodei batzuk sartuko zaizkigu baina ez diote batere trabarik egingo eguzkiari. 

Asteburuari dagokionez antzeko giroarekin jarraituko dute. Larunbatean hego haizeak indarra hartuko du eta horrekin hodei gehiago izango ditugu zeruan, erdi eta goi mailakoak, baina ez dute beste ondoriorik ekarriko. Ez du euritarako joerarik hartuko eta eguraldi eguzkitsua izango dugu. Tenperaturak antzeko balioetan mantenduko zaizkigu, beraz, eguraldi bero xamarra izango dugu. 

Igandean, tenperaturak are gehiago igoko zaizkigu eta bero handia egingo du, 27-29 gradutara iritsiko dira maximoak. Zeru garbia agertuko zaigu, hodei gutxirekin, eguzkiak beraz, gogotik berotzeko aukera izango du. 

Astelehenean eguraldia aldatzen hasiko zaigu, ezegonkortzen, goietan aire hotzagoa izango dugu eta eguerditik aurrera zaparradak nagusituko zaizkigu. Arratsalde partean ekaitzak ere izango dira. Tenperaturak behera egingo dute baina 23-25 gradu bitartean  mugituko dira. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!