Entzuteko jaioak

Hertzainak: 35 urte ordubetean

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko urriaren 7a

Iraila amaieran euskal kulturgintzaren erdigunean hartu zuten Josu Zabalak eta Iñaki Garitaonaindia Garik, Hertzainak taldearen itzulera kontzertuak zirela eta; Entzuteko Jaioak saioan, ordubetean errepasatu dugu taldearen 35 urteko bidea.

Euskalduna jauregiko bi emanaldiak aitzakia hartuta, 1980ko hamarkadak Euskal Herrian emandako talde esanguratsuenetako baten biografia errepasatu du saioak. Ska eta reggae doinuekin hasi, rockera hurbildu eta RRV Rock Radical Vasco-ko erreferente bilakatu, gerora folkarekin uztartutako kantu enblematikoak sortzera arte.

Hona hemen, entzugai diren abestiak:

1. Eh, txo!

2. Ronkanrol batzokian

3. Hertzainak

4. Pakean utzi arte

5. Arraultza pinu batean

6. Si vis pacem, parabellum

7. Hil ezazu aita

8. No time for love

9. Aitormena

10. Guantanamera

11. Larru beltzak

12. 564

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!