TAKE saskibaloi klubeko bi talde nagusien entrenatzaileekin hitz egin dugu, hastear dagoen denboraldiari begira: Jon Azaldegi, Redline Mekanika TAKE gizonezkoen talde nagusiko entrenatzailea, eta Iñigo Irurtzun TAKEko emakumezkoen talde nagusikoa. Irrintzi elkarteak antolatu duen BTT Martxa ere izango dugu hizpide Oier Larrañagarekin, eta hastear dagoen Lau eta Erdiko Pilota Txapelketako parte hartzailerekin, Erik Jaka eta Iñaki Artola, ere solas egin dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?