Letren Errepublika aldarrikatu dugu Ataria irratian. Lehenengo saiorako Uxue Alberdik Lisipe bilduman argitaratu duen 'Kontrako eztarritik' liburua hartu dugu hizpide, Plazida Otaño liburutegiko irakurle taldera egindako bisita aprobetxatuta. Emakumezkoak diren 15 bertsolariren bizipenak bildu ditu Alberdik liburuan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?