Zaparrada mardulak botako ditu eta litro dezente pilatuko zaizkigu egunaren lehendabiziko zatian. Arratsalde erditik aurrera nabarmen atertzeko joera hartuko du eta eguna bukatzerako ateri geratuko da. Tenperaturek koska polita behera egingo dute, atzokoarekin alderatuz, eta eguneko erdiko orduetan 17-19 graduetatik pasatzea kosta egingo zaie.
Biharkoan, berriz, eguraldi eguzkitsua bueltan izango dugu. Goiz partetik hego ukituko haizea izango dugu eta horrekin tenperaturek gora egingo dute, 20-22 gradutara iritsiz. Zeruari dagokionez, berriz, goiz partean argiago agertuko zaigu, badirudi eguerditik aurrera goi hodei gehiago agertuko zaizkigula. Arratsalde erditik aurrera haizeak ipar ukitu bat hartuko du eta hodei baxu batzuk agertuko zaizkigu. Hala ere ez dute bestelako ondoriorik ekarriko eta eguraldi eguzkitsua izango dugu.
Etzi, eguraldi epela izango dugun arren, egoera nahastu egingo zaigu.