Botoa emateko azken egunak

Ataria 2019ko irailaren 30a

Bukatu da Udako Argazki Lehiaketara irudiak bidaltzeko epea. Orain, bozketa garaia da. Urriaren 13ra arte egongo da ataria.eus-en webgunean horretarako aukera. 

Hiru argazki aukeratu daitezke eta gailu bakoitzetik behin bakarrik bozkatu daiteke. Behin bozketa amaituta, bozka gehien jaso duenak Alkizako Inazio Urruzola txakolindegian lau lagunentzako bazkaria egin ahal izango du.

SARI GEHIAGO

Erabiltzaileen saria ez da izango banatuko den sari bakarra.

Udako Argazki Lehiaketan parte hartu duten Atarikide guztien artean Tolosako Zumardia elkarteak eskainitako bi neguko eski ikastaro zozkatuko dira.

Eta noski sari nagusia ere egongo da; TOLOSALDEKO ATARIA-ren epaimahaiak parte hartu duten guztien artean irudi bat aukeratu du eta egileak bi lagunentzako asteburu bateko egonaldia egin ahal izango du Lekeitioko (Bizkaia) Kurtxia landetxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!