(H)ari naizela

"Banituen bertsoak puntu gehiago ateratzeko ideiekin, baina narrats ibili naiz"

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2019ko irailaren 26a

Zumaiako eta Ordiziako hainbat bertsoaldi entzun ditugu eta Iñigo Gorostarzu Etxorde-ren bixita ere izan dugu.

Barruan baino, kanpoan gehiago ikusten du bere burua berastegiarrak. Ez dago guztiz gustura egindako saioarekin, presaka antxean ibili zelako eta hitzak trabatu egin zitzaizkiolako une batzuetan.

Gorostarzuren ia bertsoaldi guztiak entzun ditugu eta berarekin elkarrizketa amaitu orduko, 50. minututik aurrera-edo, Zumaiako eta Ordiziako bertsoaldiak entzun ditugu:

ZUMAIA – 8N: Ander Lizarralde eta Gorka Maiz

ZUMAIA – 8T: Ander Lizarralde eta Unai Muñoa

ZUMAIA – PE: Gorka Maiz

ZUMAIA – PE: Unai Muñoa

ZUMAIA – 10T: Jokin Bergata eta Unai Muñoa

ZUMAIA – Kartzela: Gorka Maiz

ORDIZIA – 8N: Ane Zuazubiskar eta Beñat Lizaso

ORDIZIA – 8N: Manex Mujika eta Ainhoa Agirreazaldegi

ORDIZIA – 8T: Aitor Urbieta eta Ainhoa Agirreazaldegi

ORDIZIA – PE: Beñat Lizaso

ORDIZIA – 10T: Aitor Urbieta eta Beñat Lizaso

ORDIZIA – Kartzela: Asier Azpiroz

Irratsaio amaierako kantua: Orreagako gudua (Aire Aizpak)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!