Eguraldi iragarpena

Kaxkar hasi baina ostarteekin amaituko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko irailaren 25a

Gaurkoan eguna kaxkarretik hasiko baldin bazaigu ere, orduek aurrera egin ahala hobera egingo du eguraldiak.

Goiz partean oraindik ere hodei dezente agertuko da, eta euri pixka bat egingo du, baina orokorrean oso gutxi botako du. Euri langarretan botako du botatzen duena eta litro gutxi pilatuko zaizkigu. Arratsalde partean atertzeko joera hartuko du eta ostarte batzuk ere zabalduko zaizkigunez eguraldi argiagoa izango dugu. Hori bai, ipar mendebaldeko haizea ibiliko denez egunaren lehen zatian tenperatura maximoek behera egingo dute; 20-22 gradutik pasatzea kosta egingo zaie termometroei. 

Biharkoan, berriz, termometroak koska pare bat gora egin eta eguraldi polita izango dugu, batez ere, egunaren erdiko orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!