Martxan da Argazki Lehiaketako bozketa

Ataria 2019ko irailaren 24a

Bukatu da Udako Argazki Lehiaketan parte hartu ahal izateko epea, eta gaur ireki da bozkatzekoa; urriaren 13ra bitarte bozkatu ahal izango dira argazkirik gustukoenak.

Bukatu da Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea. 109 argazki jaso ditu TOLOSALDEKO ATARIA-k eta guztiak daude ikusgai ataria.eus webgunean, Argazki Lehiaketa atalean.

Behin parte hartzeko epea bukatuta, bozkatzeko unea iritsi da; gaurtik urriaren 13ra bitarte egin ahal izango da. www.ataria.eus webgunetik bakarrik bozkatu ahal da. Hiru argazki aukeratu daitezke eta gailu bakoitzetik behin bakarrik bozkatu daiteke. Behin bozketa amaituta, bozka gehien jaso duenak Alkizako Inazio Urruzola txakolindegian lau lagunentzako bazkaria egin ahal izango du.

SARI GEHIAGO

Erabiltzaileen saria ez da izango banatuko den sari bakarra.

Udako Argazki Lehiaketan parte hartu duten Atarikide guztien artean Tolosako Zumardia elkarteak eskainitako bi neguko eski ikastaro zozkatuko dira.

Eta noski sari nagusia ere egongo da; TOLOSALDEKO ATARIA-ren epaimahaiak parte hartu duten guztien artean irudi bat aukeratu du eta egileak bi lagunentzako asteburu bateko egonaldia egin ahal izango du Lekeitioko (Bizkaia) Kurtxia landetxean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!