Giro argia eta langar euria, astearen hasieran

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko irailaren 23a

Gaur ipar ekialdeko haizea nagusituko da ia egun guztian zehar, nahiz eta egunaren amaieran hego mendebaldetik finkatu. Zeruan giro argia izango dugu.

Egunaren lehendabiziko zatian erdi eta goi mailako hodei dezente azalduko zaizkigu baina eguzkiari ez diote trabarik egingo. Gero, arratsalde partean bai nabarituko dugu hodei baxu gehiago agertuko direla eta zerua zikinago geratuko dela. Euritarako joerarik ez du hartuko eta gaurkoan behintzat eguraldi lasaia izango dugu. Tenperaturek ere uda sasoikoak izaten jarraituko dute, eta eguneko erdiko orduetan 24-26 gradu bitartean errendituko dira tenperatura maximoak.

Biharkoan eguraldia nahasten hasiko zaigu, goiz partean nahiz eta hodei dezente agertu, giroa lasaia izango dugu, hori bai, hodiak nagusituko zaizkigu behe mailakoak eta giro tristea izango dugu. Ateri eutsiko dio. Haizea hego mendebaldekoa izango da baina eguerditik aurrera ipar mendebaldeko ukituarekin euritarako joera izango du. Euri langar moduan litro gutxi pilatuko zaizkigu baina nahikoa izango da giroa trakesteko. Haize aldaketa eta eguzki ordu gutxiagorekin 20-22 gradutan kokatuko dira tenperatura maximoak.

Etzikoan, berriz, goiz partean giro motelarekin hasiko dugu eguna, ipar mendebaldeko haizearekin zerua estalirik agertuko da. Euri langar moduan oso gutxi botako du litrotan, ondoren, eguerditik aurrera giroa pixkanaka lasaitzen joango da. Atertu egingo du eta arratsalde partean ostarte gehixeago agertuko zaizkigu, nahiz eta ipar haizea ibili. Termometroek 20-22 gradutan markatuko dituzte tenperatura maximoak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!