Joseba Otaegi bigarren eta 'Arria V.a' hirugarren

Ataria 2019ko irailaren 22a

None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None
None

Xabier Zalduak irabazi du aurten ere II. Euskal Pentatloi Txapelketa.

II. Euskal Pentatloi Txapelketaren finala jokatu zuten atzo, Azpeitiko zezen plazan. Sei kirolari aritu ziren nor baino nor: Joseba Otaegi zizurkildarra, Xabier Orbegozo Arria V.a Ibarran bizi den errezildarra, Xabier Zaldua zumarragarra, Luis Txapartegi aizarnarra, Aratz Mugertza mutrikuarra eta Joxean Olaskoaga Aizperro oriotarra. Iazko txapelduna izan zen atzo ere irabazlea: Zaldua, hain zuzen ere.

Irailaren 7an jokatutako kanporaketa fasean egindako denboraren arabera, bi txandatan banatu zituzten kirolariak. Lehen txandan, Txapartegi, Mugertza eta Aizperro aritu ziren; bigarrengoan, berriz, faboritoak: Otaegi, Arria V.a eta Zaldua. Guztiek lan berak egin behar izan zituzten: 100 kiloko harriari hogeita bost jasoaldi eman, 400 kiloko harriarekin bi plaza egin, hiru kanaerdiko ebaki, 50 kiloko bi txingarekin sei plaza egin eta hiru kilometro korrika aritu–zezen plazari 30 buelta–.

Lehen txandan, guztietan beteranoena nagusitu zen, dezenteko aldearekin; Txapartegik 41 minutu eta 40 segundo behar izan zituen lanak amaitzeko. Haren atzetik sailkatu zen Mugertza (43:03), eta lanak amaitzen azkena izan zen Aizperro (45:28).

Bigarren txandan, berriz, aurrea hartuz hasi zen Otaegi; harri-jasotze lanak amaitzean, minutu bateko eta hiru segundoko aldea zion Zalduari, eta minutu eta erdikoa Arria V.ari. Gainontzeko lanetan ere aurreneko postuan mantentzea lortu zuen Otaegik, eta hura izan zen lasterka hasten aurrena. Zizurkildarra 58 segundoko aldearekin hasi zen korrika, baina Zalduak lan horri ekin zionean, nabaria zen Otaegi baino freskoago zegoela; hura harrapatu eta 31 segundoko aldea atera zion zumarragarrak. Arria izan zen bigarren txandako lanak amaitzen azkena.

 

Hona hemen kirolariek lortutako denborak:

1. Xabier Zaldua: 38:30
2. Joseba Otaegi: 39:01 (+0:31)
3. Arria V.a: 39.54: (+1:24)
4. Luis Txapartegi: 41:40 (+3:10)
5. Aratza Mugertza: 43:03 (+4:33)
6. Aizperro: 45:28 (+6:58)

Eta hemen lan bakoitzean egindako denborak (taularen egilea EgurSport HK):

 

 

Finaleko argazki guztiak: Urola Kostako Hitzan.

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!