Eutsi Goiari! (zaharra)

Denboraldi berriari begira

Imanol Garcia Landa 2019ko irailaren 19a

Denboraldia hasi dute talde batzuk eta beste batzuk hastekotan daude, eta hainbatekin aritu gara solasean: Tolosa CFko futboleko I. Maila Nazionaleko eta Hirugarren Mailako taldeak, areto futboleko Bigarren B Mailan dauden Lauburu Ibarra eta Laskorain, eta 1. Maila Nazionalean dagoen Tolosa CF Eskubaloia. Horrez gain, larunbatean jokoan izango den II. Euskal Pentatloiaren finaleko eskualdeko partaideen berri izango dugu, Xabier Orbegozo Arria V.a eta Joseba Otaegi. Larunbatean egingo den Berrobira krosaren inguruan ere hitz egingo dugu, eta Iraitz Arrospide korrikalariari egindako elkarrizketa berreskuratuko dugu ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!