Biharkoan, berriz, giro atsegina izango dugu, ipar-ekialdeko haizea izango dugu egun osoan, eta horren ondorioz, giro egonkorra izango dugu. Goizean behe lainoa agertuko da, baina, segituan garbituko du, eta egun osoan giro eguzkitsua izango dugu. Tenpereraturan ez da ia aldaketarik sumatuko, eta maximoak 24-26 graduan kokatuko zaizkigu.