Biharkoan, eguraldia nabarmen egingo du hobera. Beroa egingo du baina neurrian, tenperatura atseginak izango ditugu. Ia egun osoan zerua urdin mantenduko zaigu.
Etzi, bero pixka bat egingo badu ere, neurriko beroa izango da, eta eguraldi eguzkitsuaz gozatzeko aukera izango dugu.