Eguraldi iragarpena

Bero egiten jarraituko du

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko uztailaren 5a

Gaurkoan, ipar-haizea nagusituko da, baina, bero egiten jarraituko du. Lehen orduetan eta goizaren erdialdera arte hego-haizea izango dugu, baina, hortik aurrera, ipar-mendebaldeko haizea sartuko zaigu, eta ondorioz tenperaturak behera egingo du. Hori bai, bero sargoria egiten jarraituko du. Zeruan hodeiguneak izango ditugu goizean, baina, arratsaldean garbitzera egingo du.

Asteburuan tenperaturak pixkana behera egingo du. Biharkoan, ipar-haizearekin behera egingo du tenperaturak, 25 gradura arte maximoek. Goizaldean hodeigune dezente, arratsaldean hodei gutxiago, eta iluntzean ezin da baztertu ekaitzetara jotzea.

Igandean beste koxka bat behera termometroek. Ipar haizea ibiliko da. Goizean zerua estali xamar eta euri langar pixka bat egitea posible izango da. Erdiko orduetan ostarteak zabalduko dira eta arratsalde iluntzean ekaitzerako joera izan daiteke.

Astelehenean ipar haizearekin jarraituko dugu, termometroeek behera egingo dute 20 graduraino, eta ekaitzerarako joera nabarmenduko da, batez ere arratsaldean.

Asteartetik aurrera egonkortzeko joera hartu du berriro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!