Gaurko Eutsi Goiari kirol tartean Itsaso Aizpurua arraunlaria, Garikoitz Llobregat Almitza sega elkarteko kidea, Maider Mendizabal Emakume Pilotarien Elkarteko kidea, Nerea Pagola IKT Tolosaldea igeriketa taldeko kidea, Erika Amundarain itsas zeharkaldietako igerilaria eta Mikel Senperena mendi lasterkaria izango ditugu gonbidatu gisa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?