Eguraldi iragarpena

Orokorrean giro lasaia

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko uztailaren 3a

Gaurkoan, ekialdeko haizea izango dugu, zeruan goi hodei batzuk eta arratsaldean ekaitzen bat edo beste salbu, orokorrean giro lasaia. Tenperaturak nabarmen egingo du gora.

Bihar tenperatura oso altuak izango ditugu, bero handia egingo du, eta gainera, egun osoan zehar giro lasaia nagusituko da.

Etzi, ipar-haizea bueltan izango dugu, tenperaturak behera  egingo du, eta arratsalde iluntzerako ekaitzen bat edo beste izango dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!