Eguraldi iragarpena

Termometroak balio altuetan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko ekainaren 18a

Hego-haizea, eta ondorioz, termometroak balio altuetan geratuko dira, 31-33 graduan. Eta egun osoan eguzkia mantenduko da.

Biharkoan, goizean eutsiko badio ere, arratsaldean, ipar-mendebaldeko haizearekin hodeiak nagusituko dira eta ekaitzera joko du.

Etzi, tenperatura nabarmen jeitsiko da, hodeiak bueltan izango dira, eta euri pixka bat egingo du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!