Eutsi Goiari! (zaharra)

Aldapan gora eta behera

Ataria 2019ko ekainaren 12a

Gaurkoan, aurreko astean bezala, futbola, mendi lasterketak eta herri kirolak izango ditugu protagonista.

Tolosa CF Euskal Ligako Imanol Cabero entrenatzaileak Federazio Koparen kanporaketari eta denboraldi amaierari buru hitz egingo du. Bestalde, igande honetan Tolosaldeko Hiru Tontorrak mendi maratoia egingo da, eta bertan parte hartuko duten bi lasterkarirekin hitz egin dugu. Batetik, Iñaki Olano altzotarrarekin, eta bestetik, egun Tolosan bizi den Sarah Ugarte donostiarrarekin. Saioa amaitzeko herri kirolen saio tarte luzea izango dugu. Ohi bezala, Asier Imaz lankidea Joxe Anjel Sarasola herri kiroletako adituarekin aritu da solasean, eta horren ondoren Sarasolak Xabier Zalduari egindako elkarrizketa entzungo dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!