Hauspotuz Tolosaldeko trikitixa elkartea sortu berri da, eta iragan igandean erromeria antolatu zuten Tolosan trikitilariek elkar ezagutzeko asmoz. Trikitiari ikusgarritasuna ematea du helburu elkarteak, eta urrian ekitaldi handi bat egin asmo dutela kontatu digu Manex Torrealdai elkarteko kideak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?