Eguraldi iragarpena

Goiz lasaia eta arratsaldean ezegonkortzera

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko ekainaren 4a

Goiz lasaiaren ostean, arratsaldean, ipar-mendebaldeko haizearekin freskatzera egingo du eta ezegonkortasuna areagotuko denez, zaparradaren bat edo beste egitea posible da.

Biharkoan, goiz partean euri dezente egingo du, tarteka ekaitz eta guzti. Arratsaldean, hobetzera egingo du, hori bai, tenperatura asko jeitsiko da.

Etzi, giro goxoa izango dugu, hego-haizeak indarra hartuko duelarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!