Eguraldi iragarpena

Uda beteko eguraldia bueltan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko maiatzaren 31

Uda beteko eguraldia bueltan izango dugu. Goizetik zerua ia urdin mantenduko zaigu, eta eguzkiak ederki berotuko du, eguneko erdiko orduetan 30 graduan kokatuko direlarik termometroak.

Bihar, larunbata, uda beteko giroarekin jarraituko dugu. Hego-haizearekin tenperatura zertxobait igo, eta 33-34ra arte igoko da eskualdeko txoko beroenetan.

Igandean, goizean zerua nahiko urdin mantenduko da, eta tenperatura zertxobait beherago mantenduko da. Eguerditik aurrera, tenperatura jeitsiko da eta hodeiak nagusitzen joango dira. Ez dute euririk ekarriko, baina ekaitzak izatea ez da baztertzen.

DAtorren asteari dagokionez, astelehenean ipar-mendebaldeko haizea bueltan izango dugu, tenperaturak behera egingo du, eta euria egitea posible da. Hortik aurrera badirudi ezegonkortu egingo duela, eta ekaitzerako joera handituz joango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!