Larunbatean, giro triste eta freskoagoa. Ipar-haizearen eraginpean izango gara egun osoan eta horrekin batetik, hodeiak nagusituko dira zeruan eta bestetik, termometroek beherakada nabarmen xamarra izango dute, non maximoak 15-17 ºC-tan joko duten goia. Hodei hauek euri pixka bat utziko digute, batez ere, goizean. Arratsaldean oso euri gutxi botako du, baina hala ere, iluntze-gau alderarte ez du erabat atertuko.
Igandean, giroak egonkortu eta hobetzera egingo du nabarmen. Goizean oraindik hodei multzo batzuk izango ditugu zeruan. Eguerditik aurrera ordea ekialdeko haizearen eta eguzkiaren laguntzaz zerua urdin geratuko da eta giro eguzkitsuaz gozatu ahalko da. Eguzki ordu gehiago izango ditugunez termometroek gora egingo dute, eguneko erdiko orduetan 17-19 ºC bitartean joaz goia, Tolosaldeako txokorik beroenetan 20 ºC-ak harrapatzea baztertu gabe.