Eguraldi iragarpena

Eguerdira bitarte hodeitsu

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2019ko apirilaren 12a

Eguraldiak onerako bidea hartuko du gaurkoan. Eguerdira bitarte hodei gune dezente izango ditugu, eta euri pixka bat egiteko arriskua egongo da. Eguerditik aurrera haizek ipar-ekialdeko ukitua hartu, erabat atertuko du, eta ostarte zabalak irekiko dira.

Asteburuari begira, biharkoan, eguraldi sano eta atsegina izango dugu. Zerua ia urdin mantenduko da. Goizean goiz hodeiguneren bat ikusiko dugu, baina, hortik aurrera ia ez da hodeirik ikusiko. Haizeak ekialdeko ipar-ekialdeko ukitua izango du, eta tenperaturak gora egingo du pixka bat.

Igandean, giro lasaiarekin jarraituko dugu, baina zikinago egongo da. Hodei gehiago izango dugu, baina ez dute euririk utziko. Tenperaturak 16-18 graduraino igoko dira.

Astelehenean, nahastu egingo da. Goizean hego-haizearekin tenperatura altuak eta hodeiak espero ditugu. Arratsaldean, fronte baten eraginez euritara joko du.

Joerari dagokionez, badirudi asteartean giro motelarekin jarraituko dugu. Ondoren giro epelak eta atseginak espero ditugu, baina, ostegunetik aurrera fronteak sartzen joango dira ekaitzetarako giroa ekarriz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!