Azken eguna, inauterietako argazki lehiaketan parte hartzeko

Ataria 2019ko martxoaren 19a

2019ko argazki lehiaketako argazki bat

TOLOSALDEKO ATARIAren Inauterietako Argazki Lehiaketa fase erabakigarrienean sartzear da. Gaur gaueko 23:59ak arte bidali ahal izango dira argazkiak.

IGO ZURE ARGAZKIA

Lehen saridunak, Epaimahaiaren sariak, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia (Opari Bonu Orlegia) irabaziko du: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan NEKATUR Nekazalturismo Elkartearen eskutik.

Bigarren saridunak, ataria.eus-eko erabiltzaileen sariak alegia, lau pertsonarentzako otordu bat dastatu ahal izango du Tolosako Isastegi sagardotegian. Eta parte hartzen duten Atarikideen artean, berriz, Mahala baserriko produktuez osaturiko bi lote zozkatuko dira.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia hemen aurkituko duzu.

Gogoratu, Atarikidea baldin bazara izenaren ondoan zure harpide zenbakia idatzi beharko duzula.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!