Inauterietako egitarau ofiziala

Ataria 2019ko ots. 20a, 19:58

Otsailaren 28tik martxoaren 5era Tolosan inauteriak ospatuko dira. Udala hasi da inauterietako egitarau ofiziala etxez etxe banatzen. Liburuxka, Chroma Branding enpresak eta Tolosaldeko Atariak elkarlanean egina izan da.

Egitaraua

KALDEREROAK, otsailak 23, larunbata

  • 10:30. Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbolatik.
  • 12:00. Aiz-Orratz elkarteko txaranga irtengo da elkartetik bertatik. 
  • 12:30. Haur Jaialdia, Aiz-Orratz Elkarteak antolatuta, Leidor aretoan. Jaialdian Txantxo Lehiaketako irabazleen berri emango da.
  • 19:00. Urdiña Txiki Elkarteak antolatuta, Kaldereroen Konpartsa aterako da Plaza Zaharretik.
  • 23:30. “Incansables” txaranga kalez kale.

Otsailak 24, igandea

  • 12:15. Iñauterietako kontzertua, Tolosako Musika Banda eta Udal Txistulari Banda, Berdura plazan.

OSTEGUN GIZENA, otsailak 28

  • 11:30. Udal Txistulari Bandak Inauterietako Zortzikoa joz egingo du ohiko ibilbidea.
  • 11:45. Ostegun Gizen konpartsaren agerpena Plaza Zaharrean, Kabi-Alai elkarteak “Zaldunita taldea” 2019ko “Kabi-Alai Kuttuna” izendatuko du. Ondoren pregoia. 
  • 12:00. Plaza Zaharrean, suziria jaien hasiera iragartzeko.
  • 12:00. Pintxana eta Kabi-Alai txarangen irteera, Aroztegieta kaletik.
  • 14:00. Txosnagunean Zahagi ardoa. Zuk jana, txoznak edana.
  • 16:30. Zezen Plazan zezen-festa, Pintxana eta Kabi Alai txarangek girotuta. Ondoren, kalejira.
  • 19:30. Emakumeon plazatik “zezen suzkoa” irtengo da, Ero Etxe Elkartearen eskutik. 
  • 20:00. Aurrera Kirol Elkartearen danborrada Trianguloatik aterako da.
  • 23:00. Txosnagunean IRA, Kimikari ta ziakhus eta Droga Purpura taldeen kontzertuak.

OSTIRAL MEHEA, martxoak 1

  • 11:30. Ozenki Txistulari taldearen kalejira.
  • 16:30. Zezen Plazan xexen-festa, Kabi-Alai txarangak alaituta. Ondoren, kalejira.
  • 20:30. Ostiral Mehe eguneko danborrada.
  • 22:00. Txosnagunean Eztena eta Estarlus taldeen kontzertuak.
  • 22:30. Arpegi Taldeak antolatuta, Ostiral Mehe eguneko jaialdia Leidor aretoan. 40. urteurrena.
  • 23:30. Jainekin txarangaren irteera.

ZALDUNITA BEZPERA, martxoak 2

  • 11:00. Tolosako Erraldoi eta Buruhandiak, Tolosako Dultzaineroez lagundurik. Irteera Gernikako Arbolatik.
  • 11:00. Musika eskolako ikasle bandaren kalejiraren irteera, musika eskolatik.
  • 11:30. Udaberri Dantza Taldeak antolatuta, Dantzari txikien kalejira abiatuko da Trianguloatik. Herriko hainbat tokitan saioak eskainiko dituzte.
  • 12:00 - 17:00. Kabi-Alai elkarteko txarangaren irteera.
  • 17:00. Aiz Orratz elkarteak antolatuta, haur danborrada aterako da Geltoki kaletik. 
  • 19:00. Tolosako Danborradaren irteera Plaza zaharretik. 
  • 22:30. Txosnagunean Herdoil, Galtzagorriak, Kaleko Urdangak eta Hexen taldeen kontzertuak.
  • 23:30. Iraunkorrak eta Oriako Txaranga txarangak kalez kale.

ZALDUNITA, martxoak 3

  • 08:00. Diana, Tolosako Musika Bandarekin.
  • 08:45. Herriko Txistulari Bandak ohiko ibilbidea eginez, Inauterietako Zortzikoa joko du.
  • 10:00. Txarangen irteera.
  • 11:00. Plaza Berrian sokamuturra Urdiña Txiki txarangarekin.
  • 11:00. Karroza eta konpartsen irteera.
  • 15:45. Udal Txistulari Bandak Idiarena pieza joaz egingo du ohiko ibilbidea.
  • 16:00. Kalejira Alcoyano, Aiz Orratz eta Txapel Haundi txarangekin, Plaza Zaharretik zezen plazaraino.
  • 16:30. Zezenak zezen plazan, txarangak eta txistulariak ariko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren, kalejira.
  • 19:00. Txosnagunean kontzertua: Laket.
  • 19:00. Dantzaldia Berdura plazan Alcoyano, Aiz Orratz eta Txapel Haundi txarangarekin.
  • 22:30. Txosnagunean Igo al deu, Bake Faltsua eta DJ Jotatxo taldeen kontzertua.
  • 23:30. Kalean eta Oriako txarangak kalez kale.

ASTELENITA, martxoak 4

  • 09:00. Txarangen irteera. 
  • 11:00. Plaza Berrian sokamuturra Kaiola txarangak alaituta.
  • 11:00. Karroza eta konpartsen irteera.
  • 15:30. Sound System DJ ibiltaria. Irteera Nafarroa etorbidetik.
  • 16:00. Kalejira Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin, Plaza Zaharretik Zezen Plazara.
  • 16:30. Zezenak Zezen Plazan; txarangak arituko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.
  • 19:00. Dantzaldia Berdura Plazan, Tolosano, Poca Tripa eta Arco Iris txarangekin.
  • 19:00. Txosnagunean erromeria: Ezten giro.
  • 22:30. Txosnagunean kontzertuak: Eztanda eta Dj Bull. 
  • 22:30. Bonberenea eta Incansables txarangak kalez kale.

ASTEARTITA, martxoak 5

  • 06:00. Udal txistulari bandak Alborada joko du udaletxeko arkupetan, Berdura plazan eta Felipe Gorriti plazan.
  • 08:00. Elkarteetako txarangek alaituta, Pattar zezena zezen plazan.
  • 11:00. Plaza Berrian sokamuturra Urdiña Txiki txarangak alaituta.
  • 11:00. Karroza eta konpartsen irteera.
  • 12:00. Plaza Berrian txarangen bilkura: San Esteban, Sukalde, Arco Iris eta Txapel Haundi txarangen eskutik. Euria bada, Berdura plazan. Ondoren kalejira Gaztelako Ateraino.
  • 15:45. Herriko txistulari bandak, ohiturazko ibilbidea eginez, Idiarena joko du.
  • 16:00. Sukalde, San Esteban eta Kabila txarangekin. Plaza Zaharretik zezen plazara.
  • 16:30. Zezenak zezen plazan, txarangak eta txistulariak ariko dira ikuskizuna alaitzen. Ondoren kalejira.
  • 19:00. Dantzaldia Berdura plazan Sukalde, San Esteban eta Kabila txarangekin.
  • 23:30. Incansables Zaharrak txarangaren irteera.

PIÑATA IGANDEA, martxoak 10

  • 16:30. Poca Tripa txaranga Iurreamendi Egoitzara joango da. 
  • 16:30. Zezen plazan xexen festa Kalean txarangak alaituta. Ondoren kalejira.

[Ikusi egitaraua PDFn]

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!