Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- Egilearen izen-abizenak.
- Harremanetarako telefonoa eta e-mail-a.
- Atarikidea bada, bere harpide zenbakia izenarekin batera jarri.
Argazkiaren ezaugarriak:
- 300ppp-ko bereizmena.
- 30x20 zentimetroko gutxieneko tamaina.
- Koloretan zein txuri-beltzean izan daitezke, beti ere tratatu gabeak badira.
- 2019ko inauterietako argazkiak izan beharko dira.
Argazkiak bidaltzeko epea: Otsailaren 28tik martxoaren 19a bitarte (biak barne).
Argazkiak ataria.eus webgunean lehiaketarako egindako formularioaren bidez bidaliko dira eta ataria.eus webgunean lehiaketarako sortuko dugun argazki galerian egongo dira ikusgai.
Tolosaldean bizi diren edo eskualdearekin lotura dutenek soilik har dezakete parte. Bidaltzailea izan beharko da argazki horren jabea eta beste inon argitaratu gabeak izan beharko dira.
Bozketa:
- Ataria.eus webgunearen bidez emango den bozketa martxoaren 20an hasiko da, eta martxoaren 27ra bitarte egongo da bozkatzeko aukera.
Bi sari nagusi eta beste bi zozketa egongo dira:
- Epaimahaiaren saria, Opari Bonu Orlegia, bi pertsonarentzako bi gaueko egonaldia: logela eta gosariarekin, edo apartamentuan NEKATUR Nekazalturismo Elkartearen eskutik.
- ataria.eus-eko erabiltzaileen saria, lau pertsonarentzako otordu bat Tolosako Isastegi sagardotegian.
- Horrez gain, parte-hartzen duten Atarikideen artean, Mahala baserriko produktuez osaturiko bi lote zozkatuko dira.
Argazki irabazleak eta hauen egileak martxoaren 29an jakinaraziko ditugu Ataria astekarian, Ataria Irratian eta ataria.eus webgunean.
Argazkiak ATARIA-ko artxiboan gordeko dira eta antolatzaileak beretzat gordeko du jasotako lanak publikatzeko eskubidea. Lehiaketa honetako parte-hartzaileak, bidalitako lanen jabe den neurrian, lanak erabiltzen eta jendeaurrean erreproduzitzen uzten dio ATARIA-ri, euskarri inprimatuan edo interneten, betiere, egilearen izena adieraziz.