Eutsi Goiari! (zaharra)

Saskibaloia, txirrindularitza eta pilota

Imanol Garcia Landa 2019ko urtarrilaren 30a

Gaurkoan saskibaloia, txirrindularitza eta pilota izango ditugu hizpide. Batetik, Take Saskibaloi taldeko lehen taldearen inguruan ariko gara Alain Rekondo entrenatzailea eta Nerea Elosegi kapitainarekin. Bestetik, txirrindularitzan Murias Taldeak Oriako Txirrindulari eskolako klubarekin egindako hitzarmenari buruz ariko gara solasean Aitor Aiertza lehendakariarekin, eta Naia Amondarain txirrindularirekin hitz egingo dugu ere. Azkenik, binakako pilota txapelketaren inguruan Felix Artolak egindako analisia entzungo dugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!