Eguraldi iragarpena

Eguneko erdiko orduetan giro lasaia

Ataria 2019ko urtarrilaren 30a

Eguneko lehen eta azken orduetan euri zaparradak izango ditugu, eta eguneko erdiko orduetan giro lasaiagoa izango dugu.

Bihar, antzeko joera errepikatuko da, eta tenperatura dezente igoko da. Etzi negutzen hasiko zaigu. Ipar mendebaldeko haizearekin, hotz egingo du, eta goizean eta gau partean euri zaparradak eta ekaitza ugarituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!