Giro lasaia baina, hotza

Ataria 2019ko urtarrilaren 18a

Giro lasaia, baina nahiko hotza izango dugu gaur. Hego haizeak joko du, eta eguerdi eta arratsaldeko lehen zatian euri pixka bat egin dezake. Tenperaturak 7-9 gradutan geratuko zaigu eguneko erdiko orduetan. Biharkoan, hego haizea izango dugu eta tenperatura maximoak zertxobait igoko dira, 9-10 gradura. Zeruan hodei asko pilatuko dira, eta tarteka euri pixka bat egingo du, arratsaldean, batez ere.

Igandean, oso eguraldi makurra espero dugu. Ipar mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, eta tenperaturak behera egingo du. Gainera, euri gehiago egingo du, batez ere, egunaren bigarren zatian, eta hoztu egingo duenez, 800 metrotik gora elurretan botako du.

Astelehenean, joera berbera mantenduko da, ipar mendebaldeko haizearekin, eta euriarekin. Egunaren amaieran atertu egingo du. Tenperaturak behera egingo du, 6-7 graduko maximoarekin, eta elur mailak ere behar egingo du.

Datorren asteko joerari dagokionez, negu beteko ukitua hartuko duela dirudi, batez ere, astearte eta asteazkenean, hotza eta prezipitazio handiarekin. Hortik aurrera egun hotzak izango ditugu, baina prezipitazio gutxiagorekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!