Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena, Frankismoaren sei biktimak salaketa jarri dute gaur Tolosako epaitegian, eta aurretik egin duten elkarretaratzean izan gara eta Josu Ibargutxi Frankismoaren Krimenen Aurkako elkartearen presidentearekin eta Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren senatariarekin hitz egin dugu, Usabal kiroldegiaren inguruan Cristian Fernandez (PSE) Tolosako udaleko kirol zinegotzia eta Iñigo Cabieces Podemoseko ordezkariarekin hitz egin dugu desadostasunak baitaude bien artean, gaur hasitako kristau eskolakoen grebaz aritu gara Herrikideko zuzendari Peio Agirrezabalarekin, atzo Anoetan egindako Korrikaren lehen batzordeaz aritu gara Aritz Peñagarikano Korrikaren Tolosaldeko koordinatzailearekin, eta Ataria bertso jaialdiaz hitz egin dugu. Joanes Karrera arkeologoaren bisita ere izan dugu, eta Oskar Tenarekin sistema metrikoaz eta eskuez aritu gara. Iritzien atalean, berriz, Mikel Ozaita izan dugu kale kantoitik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?