Xabier Artola alkizarrak, Dantzaren filmaketan ateratako argazkiak bildu ditu erakusketa batean: Kameren aurrean dantzar: 'Dantza' filmeko argazki sorta bat. Otsailaren 6ra bitarte ikusi ahal izango da eta inaugurazio ekitaldian Artolak esandakoak jaso ditugu Hamaiketakoan. Bide batez, Anoetako eta Asteasuko aurrekontuen inguruan hitz egin dugu eta Javi Rivero sukaldariak, Tolomendiren aginduz, bertako produktuen inguruan Aztikerrek egin duen ikerketaz hitz egin digu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?