Eguraldi nahasia izango dugu. Goiz partean euri pixka bat egin dezake. Ipar mendebaldeko haizearekin tenperatura bajuak izango ditugu, eta eguerditik aurrera giro lasaiagoa izango dugu. Gau partean hodeiak trinkotu eta berriro ere euria egiteko arriskua izango dugu. Bihar negu itxura hartuko du. Eguerditik aurrera, gainera, euri asko egitea espero da, eta tenperatura bajuak izango ditugu. Elurra 1.100-1.200 metrotik gora egin dezake. Etzi, eguraldi nahasiak jarraipena izango du. Goizean, ipar mendebaldeko haizea oso zakar ibiliko da. Egunean zehar indarra galtzen joango da eta hego mendebaldekoa finkatuko da. Zeruari dagokionez estalita izango dugu ia egun osoan eta zaparrada batzuk egitea espero da. Tenperaturak zertxobait irabaziko du, 8-10 gradura arte.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?