Gaurko Alegialdeko Hamaiketakoa saioan Ikaztegietan eta Amezketan izango gara. Maite Eizmendi yoga irakasle ikaztegietarrari egindako elkarrizketa entzungo dugu, batetik, eta Josu Artola moto gidari amezketarrari egindakoa, bestetik. Horrez gain, bihar Alegiako Gaztetxean egongo diren bi talderen musika entzuteko aukera izango dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?